Zerbitzuak

Webgune-lokalizazioa

Zure web-orria zure enpresaz eta zutaz mintzo da. Eta, seguru asko, merkatu gehiagotara iristeko hizkuntza gehiagotan mintzo behar duela pentsatuko zenuen. Eta uste duzu web-orriaren testu-edukia kudeatzen hastea izugarri korapilatsua dela.

Ez kezkatu. BiTEZ® taldeak baditu behar diren iragazki eta bitarteko guztiak testuak erauzteko, OLI - Ordenagailuz Lagundutako Itzulpenerako tresnak erabilita itzultzeko eta webgunean dagokien tokian berriz jartzeko. Horrela, gero ez dago editatu beharrik, eta horrek nabarmen murrizten ditu kostuak eta ziurtatu egiten du edukiaren kohesioa eta kalitatea xede-hizkuntza guztietan.

Halaber, gero eta gehiago zarete material didaktiko interaktiboak (e-learning) garatzen dituzuen erakundeak eta enpresak, gero webgunean inplementatzeko. Eginkizun horretan, XML, HTML-v5… bezalako formatuekin lan egitea ez da batere erosoa. Utzi guk konpontzeko formatuekin lan egiteak dakartzan zailtasunak. Gure soluzioei esker, nabarmen aurreztuko dituzue kostuak, ez baituzue hizkuntza bakoitza berriz editatu beharko.


Jarri gurekin harremanetan, nola lagun diezazukegun jakiteko