Nor garen

Albisteak

ULHI - Urrutiko Lanbide Heziketa Institutuak modulu berri bat sareratuko du, BiTEZek euskaratuta.

Datorren ostegunean, irailak 10, hasiko da ETB Vasconiako historia bat  dokumentala ematen. Alberto Santana historialariak gidaturik, dokumental honek zenbait aurkikuntza arkeologiko, genetiko eta linguistiko hartzen ditu oinarritzat, jendeari berria gertatuko zaion teoria azaltzeko, Europako hizkuntzarik zaharrena nola hedatu zenaren inguruan.

“Vasconiako historia bat” dokumental saila Signo Digitalek ekoitzi du EiTBrekin batera, eta BiTEZ kontratatu du euskarara itzuli eta egokitzeko.

EHU/UPV – Euskal Herriko Unibertsitateak BiTEZ® aukeratu du lehiaketa bidez, campusetan sortzen dituzten dokumentu administratiboen zati handi bat gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzultzeko. Sinaturiko kontratua bi urtetarako izanik, BiTEZ®-en hamar lagun ari gara lanean Euskararen arloko Errektoreordetzatik jasotzen ditugun itzulpen-eskaerei  behar bezala erantzuteko.       

Gipuzkoako Ostalaritza – Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak PINTXOS QR proiektua bultzatu eta sortu du. Proiektu horren emaitza aplikazio bat izan da, eta aplikazio hori lagungarri izango zaigu hobeto ezagutzeko gure pintxoak, haien osagai nagusiak eta jaki bikain horiek hobekien kontsumitzeko modua. Gipuzkoako Ostalaritzak BITEZ®-en eskuetan jarri du proiektu hori bost hizkuntzatara itultzeko/egokitzeko ardura.