Zerbitzuak

Bikaintasuna hizkuntzaren industrien zerbitzuetan.

Lanak bizkor eta kalitatez egitea ziurtatzen duten tresnak erabiltzen ditugu gure prozesuetan, gure profesional talde kualifikatuak egindako itzulpenetan oinarrituta. Itzulpen automatikoa eta postedizioa erabiliko badira, bezeroarekin adosten dugu aurrez.


BiTEZ®en zerbitzu guztiak

Eduki-kudeaketa

Gure sistemaren malgutasunari esker, BiTEZ® taldeak era guztietako proiektuei ekin diezaieke, bai bolumen handiko proiektu teknikoki korapilatsuenei eta bai liburuxka xumeei edo publizitate-esloganei ere.

Informazio gehiago

Itzulpena

Horixe da gure helburua 1985az geroztik hizkuntza desberdinetan mintzatzen diren pertsonak elkarrekin komunikatzeko eta, hartara, nazioartekotzea ahalbidetzeko. Itzultzaile batek bere ama-hizkuntzara itzuli behar du beti; Horregatik, gure talde profesional osoak laneko xede-hizkuntza ama-hizkuntza du.

Informazio gehiago

Software-lokalizazioa

Mota guztietako softwarea lokalizatzen dugu, hots, zuen software-produktua (interfazea, menuak, elkarrizketa-koadroak, mezuak…) zer merkatuan sartu nahi duzuen, hango hizkuntzara eta kultura-ezaugarrietara egokitzen dugu.

Informazio gehiago

Webgune-lokalizazioa

BiTEZ® taldeak beharrezkoak diren iragazki eta bitarteko guztiak ditu testuak erauzteko, OLI - Ordenagailuz Lagundutako Itzulpenerako tresnak erabilita itzultzeko eta webgunean dagokien tokian berriz jartzeko.

Informazio gehiago

Interpretazioa

BiTEZ®ek esperientzia handiko interprete taldea eskaintzen du, bai ekitaldi entzutetsuak eta bai bilerarik konfidentzialena ere estaltzeko interpretazio-modalitate guztietan, hots, aldiberekoan, esan ostekoan eta chuchotage edo xuxurlatuan.

Informazio gehiago