BiTEZ© – Lege-oharra

Lege-oharra

(LSSI) Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen 34/2002 Legeko 10. artikuluan jasotako informazio-eginkizuna betez, jakitera ematen dizugu www.bitez.com webgunearen jabea BITEZ, SL sozietatea dela. B-20395752 zenbakidun IFK duen sozietate honen helbidea da Tolosa hiribidea, 79 – behea 8 – 20018 - Donostia / San Sebastián, eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan idazpen honekin dago inskribaturik: 1102 Liburukia. 173 Folioa. 2239 Orrialdea. 1. Idazpena.

BITEZ, SL-k abenduaren 13ko (LOPD) Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzen du, eta jakitera ematen dizu webgune honetan dagoen formularioaren bitartez datuak bidali badizkiguzu, datu horiek BITEZ, SL-ren erantzukizunpeko fitxategi batean bilduko direla, eta fitxategi hori legeak agindu bezala inskribatuta dagoela Datuak Babesteko Agentziaren Erregistroan. Halaber, jakitera ematen dizugu zure datu horiek geure arteko harreman komertzialak kudeatzeko besterik ez direla erabiliko, eta, erabilera horretan, erabateko konfidentzialtasuna bermatzeaz gain, zorrotz beteko direla LOPDko 9. artikuluan ezarritako segurtasun-neurriak, baita hura garatzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoak ere, datu horiek inork eskura ditzan edo oker erabil ditzan galarazteko, hala nola datuon manipulazioa, hondamena edo galera eragozteko.

LOPDko 15. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren indarrez, eta emandako datu pertsonalen titularra zaren aldetik, edozein unetan erabil ditzakezu datu horiek eskuratu, zuzendu, ezabatu edo aurkatzeko eskubideak BITEZ, SL-ri ohar honetan bertan azaldutako helbidean idatziz adierazita edota lopd@bitez.com helbidera mezu elektroniko bat bidalita, aukera bietan ere zure NANaren fotokopia bat erantsirik.


ABiSUA: Webgune honek ez du cookie-rik erabiltzen.