Kalitate-Politika


BiTEZ, SLren Kalitate-Politika

Gure enpresaren efizientzia eta egiten ditugun lanen kalitatea ―merkatu gero eta lehiakorrago honetan― hobetzeko premia saihetsezinak hala exijituta, Kalitatea Kudeatzeko Sistema bat ezarri dugu, bezeroei gero eta zerbitzu hobea emateaz gain, gure barne-kudeaketa ere hobetzeko bidea emango diguna. Horretarako, Kalitate-Politika hau ezarri dugu:

· Beti hartu beharko ditugu kontuan geure interes-taldeen (jabe, bezero, langile, hornitzaile etab.) espektatibak, eskakizunak eta informazioa; baita ere zer testuinguru betetzen duen gure antolakuntzak jokaleku dugun merkatuan, hari egokitutako estrategiak eta helburuak ezartzeko.

· Aplikatzekoak diren legezko eta araubidezko baldintzapenak bete behar ditugu.

· Gure estrategiekin eta prozesuekin lotuta egon daitezkeen arriskuak eta aukerak identifikatu behar ditugu, behar bezala kudeatzeko.

· Sistema bat da guztiok ezartzen eta ezagutzen dugun lan egiteko modu bat; hots, independentea da une jakin batean hemen lan egiten duten pertsonekiko.

· Gure hornitzaileak eta azpikontratistak gure prozesuen beste etapa bat dira, eta, horregatik, erositako produktuen eta azpikontratatutako kanpo-eragiketen kalitatea bermatu behar dugu.

· Existitzen gara gure bezeroak daudelako. Ondorioz, ahalik eta gehien ase behar ditugu kalitatearen, prezioen, epeen eta zerbitzuaren arloan dituzten beharrak.

· Ezarritako Kalitatea Kudeatzeko Sistemak bezeroen gogobetetasuna, langileen gogobetetasuna eta gure baliabideen optimizazioa lortzen saiatzekoa izan behar du.

· Jarduera guztiak ETENGABEKO HOBEKUNTZAren ikuspegitik egin behar dira: aurreikusitako jarduerak Planifikatzea, planifikatutakoaren arabera Gauzatzea, emaitzak Ebaluatzea eta horien arabera Jardutea.

· Kudeaketa-adierazleen neurketak eta azterketak aurreikusitako emaitzak lortzen ditugun jakiteko aukera eman behar digute, eta, bestela, beharrezko doikuntza-ekintzak ezarri beharko ditugu.

· Kalitatea enpresaren jarduera guztietan eta lanpostu guztietan sortu behar da. Horrek guztion lankidetza eta konpromisoa eskatzen du.

· Talde antolatu gisa lan egin behar dugu, guztiok parte hartuz kalitatea lortzen eta bezeroarekiko gogobetetzea hobetzen. Ez gara sail isolatuak edo independenteak, baizik eta prozesu bakoitzeko jardueretan esku hartzen dugu, eta, horregatik, nahitaezkoa da gure jarduerak koordinatzea.

Horregatik guztiagatik, Zuzendaritza hau konprometitzen da ezartzen diren helburu estrategikoak eta hobekuntza-helburuak betetzeko bere esku dauden baliabide guztiak eskaintzera, bai eta langileei lortutako emaitzen berri ematera ere, eragiten dien neurrian.




ABiSUA: Webgune honek ez du cookie-rik erabiltzen.

© BiTEZ 2024