Nor garen

BiTEZ®

Gure lantaldeak eskaintzen dizu behin betiko konponbidea, zure erakundean eduki-kudeaketa eleaniztunak orain arte eman dizkizun buruhausteak ahazteko. Eta laguntza emango dizu menderatzen ez dituzun hizkuntzetan harremanetan aritzeko.

Etekinik handiena ateratzen diegu egungo tresna teknologikoei zuen eduki linguistikoak kudeatzeko. Gurekin zerbitzu arina eta kalitatekoa izango duzu, modu oneko prezioan.

Alde batera utziko dituzu arazoak: formatuak, ezohiko hizkuntzak, edizioa eta abar.

Zurekin gauzkazu, zure ordenagailuko teklatuaren aldamenean. Gurekin harremanetan jartze hutsarekin, esku-eskura izango dituzu telekomunikazioek eta teknologia berriek eskaintzen dituzten aukera guzti-guztiak.


Iragana

1985eko urrian ekin genion bideari. Zine eta telebistako gidoiak itzultzen eta egokitzen lan egiten genuen zenbait profesionalek osatu genuen taldea, aukera berriak arakatzeko eta esfortzuan inbertitzeko prest.

Sasoi hartan “agertu berria” zen telefaxarekin eta lehenengo PCekin egin genituen hastapenak. Gero, ongi prestatutako profesional berrien sarrerarekin jarraitu genion enpresa-dinamika horri; 1992an lehen irudi korporatiboaz hornitu genuen enpresa eta 1997an mundu osoan ezarrita zegoen LOGOS Taldean integratzeko erabakia hartu genuen, eta horrek teknologia berriak gure lan-prozesuan txertatzeko aukera eman zigun.

Geroa

Jo eta ke jarraitzen dugu berritzen, bide berriak urratzen, bezeroekin/partner-ekin lotura sendotzen, hizkuntzen industriaren euskal sektoreko aurreklusterraren (LANGUNEren) fundazioan parte hartzen eta egungo lan-tresnak hobetzera zuzendutako I+G+b proiektuetan parte hartzen. Baita ere edizio-formatu desberdinak bateragarri egiteko iragazkiak garatzen, gure proiektuak zuzenean erabiltzeko moduan entregatzeko.