Zerbitzuak

Eduki-kudeaketa.

Dokumentuen analisia, tratamendua eta kudeaketa.

Jasotako dokumentazioa aztertu eta sailkatu egiten dugu, kasu bakoitzerako egokienak diren produkzio-irizpideak eta hizkuntza-alorrekoak aplikatzeko.


Itzuli aurreko eta osteko prozesuak.
  • Zure edukien edizioan erabilitako formatuak eta euskarriak aztertzen ditugu, formatu edo euskarri bakoitzerako lan-prozesurik egokiena hautatzeko.
  • Dokumentuak iragazten ditugu, eta, hala behar bada, testuak lerrokatu egiten ditugu OLI - Ordenagailuz Lagundutako Itzulpenerako tresnak erabilita lantzeko.
  • Itzulitako edukia leheneratzen dugu, originalen formatu berean entregatzeko.

Eduki mota bakoitzera egokitutako itzulpena eta kudeaketa.

Gure bezeroekin lankidetzan jardutea dugu eginkizun, haien testu-edukiak lagungarriak izan daitezen beren eskaintzaren kalitatea areagotzeko, eta, horrenbestez, irudia bera ere aberasteko.




BiTEZ®en eduki-kudeaketaren koadroa:

Ia enpresa guztiek eta profesional askok, gaur egun, hizkuntza batean baino gehiagotan kudeatu behar dituzte beren eduki linguistikoak.

Gure sistemaren malgutasunari esker, BiTEZ® taldeak era guztietako proiektuei ekin diezaieke, bai bolumen handiko proiektu teknikoki korapilatsuenei eta bai liburuxka xumeei edo publizitate-esloganei ere. Zure kasua bi mutur horien artean badago edo haietariko bat bada, jarri gurekin harremanetan, eta esango dizugu nola lagun diezazukegun.