Pribatutasun-politika eta Erabilera-baldintzak


BiTEZ, SLren pribatutasun-politika

BiTEZ, SLek informazio pertsonala biltzen, tratatzen eta gordetzen du https://www.bitez.com webgunean dagoen bere jabetzako formularioaren bidez. Informazio hori zurekin harremanetan jartzeko datuez osatzen da soilik, eta 2019/09/24an eguneratu den Pribatutasun-politika honen arabera tratatuko da.

Legezko erantzulea

Izen komertziala:       BiTEZ – Translating Worlds

Izen soziala:             BiTEZ, SL

Id. fiskaleko kodea:    B20395752

Helbidea:                  Tolosa hiribidea, 79 – behea 8 – 20018 DONOSTiA

Kontaktuko e-posta:  rgpd@bitez.com

Webgune honetan aplikatzeko legeak

Webgune honen diseinuak, funtzionamenduak eta konfigurazioak honako lege hauetan ezarritakoa betetzen dute:


·    DBEO (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren UE 2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, pertsona fisikoen babesari buruzkoa)

·    LOPD (15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, LOPD garatzeko erregelamendua onesten duena)

·    LSSI (34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa)

Datuak biltzearen eta informazioa erabiltzearen helburua

Datuok biltzen eta erabiltzen ditugu soilik geure zerbitzuak eskaintzeko, zure kontsultei erantzuteko eta lantzen dugunaren inguruan interesgarri gerta dakizukeen informazioa helarazteko. BiTEZ, SLek eskuratutako datuak beste ezein helbururekin ez erabiltzeko konpromisoa hartzen du, eta jakitera ematen dizu zure datuak enpresa honen jabetzakoa den tratamendu-sisteman txertatuko direla. Jakitera ematen dizugu, halaber, zure baiezkoak datuok tratatzeko legitimatzen gaituela.

Zure datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta segurtasuna

BiTEZ, SLek adierazten dizu eman dizkiguzun datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko behar diren neurri tekniko eta antolamenduzko guztiak hartu ditugula, inork aldatu, galdu, behar ez bezala erabili, zabaldu, edota baimenik gabe eskuratu edo tratatu ez ditzan bermatzeko, datu pertsonalak babesteko araudiak exijitzen duen legez. Kontrakorik jakinarazten ez badiguzu, ulertutzat emango dugu zure datuak ez direla aldatu, edozein aldaketa gertatuz gero horren berri emango diguzula eta zure baimena dugula datuok agiri honetan azaldutako helburuz erabiltzeko. BiTEZ, SLek, hartara, datuok okerrak direnean edo zuk hala eskatzen diguzunean luzabiderik gabe zuzentzeko edo ezabatzeko konpromisoa hartzen du. BiTEZ, SLek konpromisoa hartzen du, era berean, zure datuak konfidentzialtasunez gordetzeko, inori ez jakinarazi edo lagatzeko eta baimendu gabeko ezein hirugarreni atzitzen ez uzteko, salbuespen bakarra izanik legezko obligazioa edo autoritate judizialak espresuki hala eskatzea.

Datuak gordetzeko epea

Datu horiek gordeko dira aipatu helburua betetzeko behar diren bitartean soilik, edota haiek ezabatzeko edo aldatzeko eskubidea erabiltzen den arte; eta, legeak hala agintzen duen kasuan, dagokion prozedurak dirauen bitartean.

Zure eskubideen erabilera

Lehen aipatutako Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren arabera, ondoan zerrendatuko ditugun eskubideak erabil ditzakezu, zeure eskaera gorago esandako posta arrunteko helbidera edo rgpd@bitez.com helbide elektronikora idatziz, edota 943 372 090 telefonora deituz.

·    Datuak eskuratzeko eskubidea. Legezko erantzule honek zure datuak tratatzen ote dituen egiazta dezakezu, eta datuok eskuratu ahal dituzu.

·    Zuzentzeko eskubidea. Zure datuak okerrak badira, haiek zuzen daitezen eskatzeko eskubidea duzu, edota osagabeak badira, osatzeko.

·    Ezabatzeko eskubidea. Zure datuak tratatzeari behar ez den luzabiderik gabe utz diezaiogun eska dezakezu, besteak beste, dagoeneko beharrezkoak ez direlako edo emandako baimena kendu diguzulako.

·    Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea. PEska dezakezu zeure datuak ez daitezela sar kasuan kasuko tratamendu-eragiketaren batean.

·    Datuak eramateko eskubidea. Zure datuak beste tratamendu-erantzule bati transmititzea eska dezakezu, betiere teknikoki posible bada.

·    Ukatzeko eskubidea. Datuon tratamenduari uko egin diezaiokezu, eta tratatzeari utz diezaiogun eskatu, salbu eta ez uzteko premiazko arrazoi legitimoak baditugu edo balizko erreklamazioei aurre egin behar badiegu.

Horrez gain, aditzera ematen dizugu Kontroleko Agintaritza eskudunarengana ere jo dezakezula, egoki irizten diozun edozein erreklamazio aurkezteko.

 

 

Erabilera-baldintzak

Erabiltzailea eta erantzukizun-araubidea

BiTEZ, SLren webgunean sartu eta nabigatzeak —edo bertako edukiak erabiltzeak— erabiltzaile egiten zaitu; eta, ondorioz, BiTEZ, SLren webgunean nabigatzen hasiz gero, dokumentu honetan ezarritako baldintza guztiak onartzen dituzu; kasuan-kasuan legokiokeen derrigor bete beharreko araudiaren aplikazioa gorabehera.

BiTEZ, SLren webguneak informazioa, zerbitzuak eta datuak eskaintzen ditu. Erabiltzaileak bere gain hartzen du webgunea behar bezala erabiltzeko ardura. Ardura horrek ondokoa hartuko du barne:

·    BiTEZ, SLek kontaktu-datuak biltzeko zabaldu duen formularioan erabiltzaileak emandako informazioak zilegi eta egiazkoak izatearen ardura.

·    BiTEZ, SLek webgunean eskaintzen duen informazioa, zerbitzuak eta datuak erabiltzearen gaineko ardura, honako baldintza-dokumentu honetan, legean, moralean, ohitura onetan edota ordena publikoan xedatutakoa hauts ez daitezen; edo beste edozein modutan hirugarrenen eskubideei edo webgunearen funtzionamenduari berari kalterik egin gabe.

Estekei buruzko politika eta erantzukizun-salbuespenak

BiTEZ, SLek ez du bere gain hartzen webgune honetan dauden esteken bidez erabiltzaileak eskura ditzakeen beste webguneetako edukiei buruzko erantzukizunik; eta aditzera ematen du ez duela inolako azterketarik edo kontrolik egingo Interneteko beste ezein lekuren edukien gainean. Era berean, ez du bermatuko esteken ragarritasun teknikorik, doitasun edo egiazkotasunik, ezta balio edo legezkotasunik ere.

BiTEZ, SLek aditzera ematen du behar diren neurri guztiak hartu dituela bere webguneko erabiltzaileek kalterik jasan ez dezaten bertan nabigatzearen ondorioz. Hortaz, BiTEZ, SL ez da inolaz ere erantzule egingo erabiltzaileek Interneten nabigatzeagatik jasan litzaketen kalteekiko.

Aldaketak

BiTEZ, SLek beretzat gordetzen du egokitzat dituen aldaketak —aurrez jakinarazi gabe— egiteko eskubidea, webguneko edukiei zein erabilera-baldintza hauei dagokienez. Aldaketa horiek haren webgunearen bitartez egin litezke, zuzenbidean onartutako edozein eraz, eta nahitaez bete beharrekoak izango dira webgunean argitaratuta egon bitartean, eta geroago egindako beste aldaketa berri batzuen bidez balioz aldatzen ez diren bitartean.

SSL (Secure Sockets Layer) Ziurtapena

SSL ZIURTAGIRIAK erabiltzailearen eta BiTEZ,SLren arteko informazio-trukearen autentifikazioa, pribatutasuna eta segurtasuna eskaintzen du. BiTEZ, SLek segurtasun-ziurtagiri bat ezarri du bere webgunean, SSL Ziurtapen bidez erabiltzen dena, konexio seguruak egiteko.

Prozesu horretan zenbait parametro ezartzen da konexioa modu seguruan egiteko, eta konexioa egiten da aurrezarritako giltzak erabiliz eta bidalitako datu guztiak kodetuz eta deskodetuz, konexioa ixten den arte.

Jabetza intelektuala eta industriala

BiTEZ, SL da —berez edo lagapen-hartzaile moduan— bere webgunearen jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien titularra, baita webgunean dauden elementu guztiena ere (adibidez: irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea edo testuak; markak edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialak; haren funtzionamendu, sarbide eta erabilerako ordenagailu-programak, etab.). Ondorioz, espainiar ordenamendu juridikoak jabetza intelektual gisan babestuko ditu eta arlo horretan Espainiak eta Europak onetsitako legeria aplikatuko zaie, hala nola gai horretan Espainiak sinatutako nazioarteko tratatuak.

Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualaren Legeak ezarritakoaren indarrez, espresuki debekaturik dago webgune honetako edukia osorik edo zatiz xede komertzialekin erreproduzitzea, banatzea eta publikoari komunikatzea —eskueran jartzearen modalitatea barne—, edozein euskarritan eta edozein bitarteko teknikoren bidez, hori guztia BiTEZ, SLek baimena espresuki eman ez badu.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du BiTEZ, SLren Jabetza Intelektual eta Industrialeko eskubideak errespetatzeko. Atari honetako elementuak bistara ditzake, baita inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuaren disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ere, betiere berak pertsonalki eta pribatuki erabiltzeko bakarrik baldin bada. Erabiltzaileak uko egin behar dio BiTEZ, SLren orrietan instalatutako edozein babeserako gailu edo segurtasun-sistema kendu, aldatu, saihestu edo manipulatzeari.

Legezko akzioak, aplikatzeko legeria eta jurisdikzioa

BiTEZ, SLek beretzat erreserbatzen du, baita ere, egokitzat har ditzakeen akzio zibil edo penalak aurrera eramateko eskumena, bere webgunea eta bertako edukiak behar ez bezala erabili badira, edota honako baldintza hauek bete ez badira.

Erabiltzailearen eta eskaintzailearen arteko hartu-emana indarrean dagoen eta Espainian aplikatzekoa den legeriak araupetuko du. Edozein eztabaidarik sortuko balitz, parteek arbitrajepean jarri ahal izango dituzte beren adiezinak, edo jurisdikzio arruntera jo dezakete, jurisdikzio eta konpetentziari buruz dagozkien arauak betez. Horren eraginetarako, BiTEZ, SLek Gipuzkoan du egoitza.


ABiSUA: Webgune honek ez du cookie-rik erabiltzen.

© BiTEZ 2024